Te (edaria)

Artikulu hau edariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Te».
Te (edaria)
Infusio, hot beverage (en) Itzuli, stimulant foodstuff (en) Itzuli, tea (en) Itzuli eta edari ez alkoholiko
Materialakur beroa
Taninoa
urra
azukrea
tea leaves (en) Itzuli
kafeina
OsagaiakTaninoa, urra eta kafeina
Historia
Honen produktuaCamellia sinensis
Tea

Tea munduko edaririk ezagunenetakoa da. Milaka zapore eta aroma ezberdin ditu. Ur beroa isuriz edo irakinez prestatzen den edari usaintsua da. Tea, Camellia sinensis landarearen hostoen eta kimuen infusioa da. Jatorriz Txina eta ekialdeko Asiakoa den hosto iraunkorreko zuhaixka batetik dator.[1] Te mota asko daude; batzuek, txinatar berdeek eta Darjeelingak adibidez, zapore freskagarria dute, apur bat garratza eta astringentea; beste batzuek, berriz, oso profil ezberdinak dituzte, intxaur, lore edo belar-motak barne. Teak efektu estimulatzailea du gizakiengan eta horrexegatik, uraren ondoren, munduan gehien kontsumitzen den edaria da.[2] Goi-nafarreraz eta lapurteraz teari dute deitzen zaio.[3]

Te landaea gaur egungo Txinako hego-mendebaldea, Tibet, Myanmar iparraldea eta Indiako ipar-ekialdea hartzen dituen eskualdean sortu zen, non zenbait talde etnikok edari medizinal gisa erabili zuten. Te kontsumoaren erregistro goiztiar sinesgarri bat III. mendekoa da. C. Hua Tuok idatzitako testu mediko batean. Txinako Tang dinastian aisialdirako edari bezala ospetsu egin zen, eta tea Asia ekialdeko beste herrialde batzuetara hedatu zen. Portugalgo apaiz eta merkatariek Europan sartu zuten XVI. mendean. XVII. mendean, tea edatea modan jarri zen ingelesen artean, Indian eskala handiko tea landatzen hasi zirenak.

Belar-te terminoa Camellia sinensis ez diren edariei dagokie: fruta-infusioak, hostoak edo landareen beste zati batzuk, hala nola mosketa arrosazko matak, kamamila edo rooiboak. Hauei, epelak edo belar infusioak dei dakizkieke, te plantarekin egindako "tearekin" nahasterik ez izateko.

Infusioa "fruitu edo belar usaintsuetatik, kafetik, kamamila batetik eta abar lortzen den edari bat da". Infusioak tea eraman dezake edo ez, baina beste landare batzuk izaten ditu, gainera ez du inolako estimulatzailerik edo teinarik. Infusioak ur irakinetan edo oso berotan prestatutako fruitu edo belar usaintsuen nahasketa bat dira. [4]

  1. Alan Macfarlane. (2004). The empire of tea. Overlook Press ISBN 978-1-58567-493-0. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  2. (Ingelesez) Tea. 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  3. «dute» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).
  4. (Ingelesez) Ody, Penelope. (2000). Complete Guide to Medicinal Herbs. Dorling Kindersley, 48 or. ISBN 0-7894-6785-2...

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search